Fisioterapia
Fisioterapia, elementu naturaletan eta gorputzaren mugimendu eta ariketa fisikoak diren ekintza mekanikoetan oinarritzen den osasun zientzien atal bat da. Bere helburu nagusia, gorputzeko sistema desberdinen funtzioen garapen egokia lortzea da, horien funtzionamendu egoki edo desegokiak gorputzaren zinetika edo mugimenduetan duen eragina kontutan izanik. Zientifikoki frogatuak dauden teknikak erabiltzen dira, giza gorputzak dituen mugimendu desberdinen ahalmena, eta honi dagozkion funtzio fisikoak, galdu, galtzeko zorian edo aldatu direnean. Baina fisioterapia ezin da mugatu prozedura edo teknika mulktzo batetara. Pertsonaren ezaguera sakona ere izan behar du. Horretarako oinarrizkoa da bere osotasun bio-psiko-sozialean tratatzea, hiru arlo hauen arteko erlazio sakona kontutan izanik. Fisioterapian erabiltzen diren teknika desberdinen artean hauek aurkitzen dira: kinesiterapia, masoterapia, krioterapia, termoterapia, teknika bereziak, … |
Osteopatia
Osteopatia, giza gorputzeko sistema guztien elkar jardutean, erlazionaturik egotean oinarritzen da; hau da, sistema bateko ondoezak gainontzeko sistemetan izan dezakeen eraginean. Beraz, praktika mota holistikoa da. Tratamenduaren helburua, oinazea gutxitu, funtzioak eta mobilitatea berreskuratu, eta osasuna eta ongizatea bultzatuko dituzten teknikak aplikatzea da. Bizkarrezur, artikulazio, nerbio sistema, gihar sistema, errai eta garezurrean aurki daitezkeen disfuntzio eta hipomobilitateak tratatzen dira osteopatian. Galdutako gorputz oreka berreskuratzea lortu nahi da, horretarako gorputzak berak dituen baliabideak berraktibatuz. Erabiltzen diren teknika terapeutiko desberdinak: giltzaduren manipulazioa, gihar energia, mobilizazio, stretching eta funtzional teknikak, besteen artean. |
TNDR miaketa eta masajea
ESTRESA, ANTSIETATEA, SEGURTASUNIK EZA, BELDURRAK, INSOMNIOA eta beste energia-blokeo psikiko batzuk tratatzeko eta/edo prebenitzeko gomendatua. TNDR masajeak zehaztasun milimetrikoz aurkitzen ditu pertsonak dituen energia-blokeak, eta desblokeatu egiten ditu. Horri esker, gorputzak bere Bizi Energia berreskuratu eta bere birsortze-prozesu naturala abiarazten du, beharrezkoa baita edozein sendatze-prozesutan aurrera egiteko. |
TNDR elikadura sindromikoa
TNDRk banakako elikadura proposatzen du, pertsona bakoitzaren baldintza organikoetara egokitua, ongizatea eta osasuna maila fisiko, psikiko (mental) eta emozionalean lortzeko. TNDR elikadurak zehazten du zein diren pertsona bakoitzak bere koadro sindromikoari dagokionez dituen elikagai zuzenak: zein diren elikagai komenigarriak eta zein ez komenigarriak. Gure koadro sindromikoa joera fisiologiko batzuk zehazten dituzten sintoma eta zeinuen multzoa da, gaixotasun batzuk edo besteak garatzeko joera handiagoa ematen diguna. Elikadura sindromikoaren bidez, pertsonaren koadro sindromikoa orekatu nahi da, eta saihestu beharreko elikagai onuragarrien diagnostiko pertsonalizatua proposatzen da. Elikagai bakoitzak bere nortasuna du, eta, beraz, biokimikoki berdinak diren bi elikagai desberdin porta daitezke organismoan, pertsonaren koadro sindromikoaren arabera. |
Kontaktua
Aurretiko hitzordua hartzeko telefonoa:
Fisioterapia / Osteopatia: 633 432 542 (WhatsApp) Informazio gehiagorako,
idatzi helbide honetara: talaia.fisioterapia@gmail.com |
Aurretiko hitzordua hartzeko telefonoa:
TNDR: 621 396 304 Informazio gehiagorako,
idatzi helbide honetara: tndrzarautz@gmail.com |
Zelai Ondo 23, Zarautz
|